«
»


Ene
31

Israelen kontrako adierazpena

Danon Artean atalean argitaratua.

2009ko urtarrilaren 29ko plenoa. Israelen kontrako adierazpena

Atzo, urtarrila 29ko plenoan, Israelgo Gobernuaren kontrako mozioa onartzeko orduan, ez ginen akordio batera heldu eta EAEk aurkeztutako mozioa bertan behera gelditu zen.

Gazan gertatukoak gaitzespen gogorrena merezi duelako, EAEren arrazoiak entzunda eta EAJrenak kontuan hartuta Udalean beste mozio bat sartzea erabaki du EB-aralar danon artean-ek.

Erabaki hau hartu badugu, gaur berton gure jarrera zein den idazki propio batekin argi itxi gure dugulako izan da. Gaiak baduela garrantzia uste dugu eta gure iritzia, geure idazkietan oinarritzea gure dugu.


Atzoko plenoan, EB-Aralak, EAEren idazki osoa onartzeko prest zegoen idatzita aurkeztu zituen ondoko hiru paragrafo hauek gehitzea onartzen bazen:

1. Larrabetzuko Udalak, Palestinak dituen lurraldetasun eta
erabakitzeko eskubideak defendatzen ditu eta, bake-bideetan
oinarritutako ekintza eta ekimenen bidez burutzeko eskatzen du.

2. Larrabetzuko Udalak, Hamas talde politiko militarrak eragiten
dituen hilketa, suntsipen eta fundamentalismo erlijiosoan
oinarritutako estrategiak ez dituela babesten azaldu nahi du.
Israeldarren kontrako ekintzak, hauen gerra basakeriarekin
konparagarriak ez badira ere, behin betirako baztertzeko eskatzen
du.

3. Palestinarren aldeko autua eginaz, hauek dituzten giza eta politiko
eskubideak defendatuz, Nazio-arteko Komunitateari eta israeldar
gobernuari Palestinako Gobernuarekin, berdintasunean, bakean eta
justizian oinarritutako elkarrizketak gauzatzeko eskatzen die.

EAE ez zegoen ados 2. puntuarekin eta euren mozioari puntu hori gehitzeko eskariari ezetza eman zion. Ondorioz, EB-Aralar abstenitu egin zen eta EAJ bere arrazoiak defendatuz ezetza eman zion mozioari.
Hiru Udal-Taldeak Israeldarren kontrako ebazpenaren aldekoak garela pentsatzen dugulako eta Larrabetzuko Udalak, Gazako egoeraren salaketa egin behar duela pentsatzen dugulako EB-Aralarek bere idazki propioa aurkezten du hiru helburuekin:1- Otsailan, Israelen kontrako iritzia kaleratzea. 2- Bere iritzia idazki honen bidez kaleratzea eta, 3- Udal-taldeekin eztabaidatzea.
Hau da EB-Aralarek Plenoan entzundako arrazoietara hurbilpen ahalegina eginaz, aztertzeko proposatzen duen adierazpena:

Otsaileko ohizko edo ez ohizko Udal Osoko Bilkuran bidezkoa bada onartzeko

Larrabetzuko Udalak Israelgo Gobernu ezberdinak azken 60 urteetan Palestinako herriaren kontra egiten arin diren gerra estrategia arbuiatu nahi du, Gazako sarraskia salatu eta, palestinar herriari bere elkartasuna adierazteko ondoko erabakiak hartzen ditu:

1. Palestinako 200 elkarte zibilek bultzaturiko Israel boikot kanpaina babesten du.

2. Israel estatuaren izenean, gure lurraldera etortzen diren edonolako erakundeen presentzia, NON GRATA izango da gure herrian.

3. Estatu israeldar-sionistarekin gure herriak izan ditzakeen harreman instituzionalak hautsiko ditu.

4. Israelgo estatuak ekoitzitako zein babestutako kontsumo, kultura, entretenimendu edo bestelako PRODUKTOAK BAZTERTUKO ditu.

5. Palestinak dituen lurraldetasuna eta erabakitzeko eskubidea defendatzen du eta, bake-bideetan oinarritutako ekintza eta ekimenen bidez burutzeko eskatzen du.

6. Hamasen ardurapean dagoen zilegizko palestinar gobernuari eskatzen dio, konponbidean oinarritutako erabakiak bultzatzeko eta, populamenduarentzat hondamendia eta sufrimendua areagotzen duten ekintzak saihestearen gogoeta egiteko.

7. Nazio-arteko Komunitateari eta israeldar gobernuari, zibil eta politiko eskubideen aldeko autua eginaz, Palestinako Gobernuarekin, berdintasunean, bakean eta justizian oinarritutako elkarrizketak gauzatzeko.

8. Udalak, herritarrei aurrerantzean egingo diren eta agiri honekin bat datozen ekintzetan parte hartzeko deia egiten die.

9. Ebazpen hau, israeldar gobernuari, palestinar gobernuari eta komunikabideei bidaliko zaie.

2009ko urtarrilaren 30ean
EB-Aralar
danon artean larrabetzu


Iruzkina Bidali

Iruzkina: