Comedor Escolar – Eskola Jantokiak
Danon Artean, Larrabetzu atalean argitaratua.
Irailaren 25eko Udal Osoko Bilkuran EB-A/danon artean-ek, Udalak Eskola Jantokiei buruzko mozio bat aurkeztu zuen. Plenoko eztabaidan agertu ziren iritziak kontuan hartuta, erretiratzea erabaki zuen:
PDF Dokumentua: Eskola Jantokiak
El 25 de septiembre, EB-A/danon artean decidió en el curso del debate del Pleno Municipal, retirar la moción que presentó sobre el Comedor Escolar:
Documento en PDF: Comedor Escolar
Una iniciativa muy loable, pero que llegaba un tanto fuera de plazo, por la urgencia del tema…
Proponer un cambio en los estatutos de la asociación en este sentido, me parece interesante.
Por otro lado, y aun estando de acuerdo con que la tipología de personalidades humanas es inmensa y la asamblea no es el lugar idoneo para que algunas de ellas encuentren su lugar de expresión…también se da el caso de que la mayoría de la gente pasa de los problemas de la escuela hasta que le salpican directamente…y las tres asambleas precedentes son un buen ejemplo de ello…(asistencia “in crescendo” y batiendo records históricos)
Yo me planteo: por supuesto que hay que facilitar cauces de participación y de expresión, pero…¿es lícito obligar a participar?
Dicho de otra manera, ¿tengo que ir a casa a buscar uno por uno a aquellos que no han demostrado ningún interés en los asuntos comunes?
A mi personalmente no me apetece, aunque si creo que la participación en los asuntos de la asociación debería ser como la comunidad de vecinos: obligatoria y por txandas…o es que nuestros hijos merecen menos atención que nuestro piso…
gabon
Uste dot hemen udalbatzarrean gertatutakoa laburtzea falta dala ez? Zer gertatu zan mozinoagaz?
Nik, bat egiten dot EAE-ANVk mozino horri emondako erantzunagaz. Eta neure ustean, ez beste inorenean, oso larria izan da EB-ARALARen jokaera. Izan be, uste dot, udalak eskolarako ordezkari bat aukeratzen badau, ordezkari horrek udalaren izenean egin behar dauela berba eta udalaren izenean berba egiteko, udaleko batzordean adostutakoa trasladatu behar dauela eta udaleko batzordean gai baten inguruan berbarik be egiten ez bada, ordezkari horrek ezin dauela ezelan be maila pertsonalean jokatu eta proposamen pertsonala egin ( gero jakin da ez zala pertsonala izan, alderdian pentsatutakoa baino). Eta oraindik okerragoa iruditzen jatana da, txarto egin dauen hori, ganera, udalbatzar batera eroan eta udalak babestea eskatzea. Horrek esan gura baitu akatsa jakitun egin dauela, konszienteki.
Bestalde, mozino horretan, bi puntu oso oso larri iruditzen jataz:
- Lehenengoa: Erabakiak asanbladatan hartzearen aurkako mezua: zeri dekotsegu beldurra ba, alkarri entzuteari? zelan ikasiko dogu alkarregaz bizitzen beldurra badekotsegu alkarri entzuteari? zelan ikasiko dogu alkar errespetatzen alkar entzuten ez badogu? Zelan egingo dogu herri bat, bakotxa bere etxean gordeta? zelan adostuko dogu zelango Larrabetzu gura dogun, nork bere etxetik botoa emonda? Hori da herri bat? Nork bere zilborrari begitu eta auzokoari hor konpon pentsatuta egingo dogu Larrabetzu? Zeri dekotsezue beldurra, diskurtso jakin bat gailentzeari? eta zeinen diskurtsoa gailentzeari dekotsezue beldurra? Asanblada da munduko herri guztiek, historia ezagutzen dogunetik, elkarbizitza arautzeko era demokratiko eta garbiena, bestea, nire ustean, gutxi batzuen esku boterea pilatzea baino ez da, demokrazia errepresentatiboa. Eta holan gabiz, herritarrok ez dakigu gure erabakitzeko organoetan zer pasetan dan eta iritzia emon gura badogu, botere dekien gutxi horiek komeni jakienean baino ez doskue bitartekorik jartzen. Goiok dinon lez, ardura dekonak ardura hori azalduteko bitartekoak badekoz, azaldu egiten dau, ostera, ardurarik ez dekonak, bitartekoak jarrita be, ez dau egundo ezer egingo.
- Bigarrena: Eta benetan salagarria iruditzen jatana: ” Bizi dugun egoera sozio-politikoak….Pertsona guztiak ez dira berdin libreak hitz egin edo eskua publikoki altxatu behar denean”. Horregaz zer esan gura dozue, baten bat mehatxatu egin dala jantokiari buruzko iritzi bat emoten ez badau etxea erreko jakola? Horregaz zer esan gura dozue Larrabetzuko eskolako gurasoak beldurrez bizi direzela? Nork mehatxatu deitu guraso horreek? Zer da gure herria, Sizilia? Paramilitarrrak dira nagusi gurean? Nork iraundu dau nor? Nork esan deituz gezurrak nori buruz? Badakizue zer mezu zabalduten zabizien? Hori egiaztatu egin dozue? Oso salaketa grabea da zabaldu dozuena, oso grabea. Egunen baten argitu egin beharko zeunkie nor dekozuen gogoan holango gauzak dinozuezenean eta argitu beharko zeunkie bildur horrek zerk edo nork eragiten dotsuezan. Nik ez dodaz mamu horrek Larrabezun ikusi. Akaso ez gara herri bardinean bizi
gotzon barandiaran