«
»


Dic
11

09-urrian, izandako atxiloketak eta EAE-k aurkeztutako mozioari buruz EB-Aralar-en iritzia.

Danon Artean atalean argitaratua.

09-urrian, izandako atxiloketak eta EAE-k aurkeztutako mozioari buruz EB-Aralar-en iritzia.

EB-ralar-ek, ontzat ematen ditu eta izenpetzen ditu aurkeztu den ebazpenean, atxiloketak salatuz, eskatzen diren puntu guztiak.
EB-Aralar-ek, gertaera bera salatuz gain, sakonean dagoen arazoari heltzea eskatzen du eta hori ere ebazpenean sartzea. Horregatik hiru puntu hauek proposatzen ditu:

1. Herritarrek bakean bizitzeko duten borondatea eta, etorkizuna beste herriekin batera era solidarioan gauzatzeko duen burujabetasun eskubidea errespetatzeko eskatzen du.

2. Herritar guztiak eskubide guztiak izan ditzaten, gaur berton indarkeri adierazpen guztiak bertan behera betirako histea eskatzen du.

3. Giza Eskubideen defentsa, politikaren arlo guztietara zabaltzeko eta berauen kontrako jarduerak salatzeko eskatzen du.

Analisi politikoaren oinarria direlako. Puntu hauek, Gatazkaren sustraian daude eta gizatasunaren oinarria dira. EB-Aralarek egiten dituen proposamenak salaketan gelditu gabe, analisi politikoan, sustraietara jotzea bilatzen dute eta indarkeri bideak gaur berton eta behin betirako baztertzeko eskatzea analisi horren oinarrian egon behar du.

Defentsa eta salaketa biak dira beharrezkoak. Giza Eskubideen defentsa, hondatzen dituzten jardueren salaketarekin batera egitea derrigorrezkotzat jotzen da, emakumeen eskubideen defentsa, hondatzen dituzten jardueren salaketarekin batera egin behar den moduan.

Goian Aipatutako hiru ideiak mozioan ez sartzea huts larria iruditzen zaio eb-aralar+danon arteaneri eta, horrela gertatzen bada, ezin izango du ontzat eman eta ondorioz ezetza emango zaio.

Larrabetzun 2009ko azaroaren 26an
EB-Aralar
danon artean


Iruzkina Bidali

Iruzkina: