EB-Aralar-en iritzia, EUDElek aurkeztu zuen mozioari buruz
Danon Artean atalean argitaratua.
EB-Aralar-en iritzia, EUDElek uztailaren 30ean Larrabetzuko Udal Osoko Bilkuran gai ordenatik kanpo Burgosen eta Palamasen izandako atentatuei buruz aurkeztu zuen mozioari buruz
- Mozioak, Burgosen eta Palman ETAk eragindako kalteak eta hilak gaitzesten zituen eta, azken ordukoa izanik, ez zen izan aurretik eztabaidatua EB-Aralareko bileran.
- EB-Aralareko zinegotziak iritzi pertsonala moduan bozkatzen zuela aktan agertzeko eskatuz, baietza eman zion mozioari.
Honen aurrean hau adierazi gure dau EB-Aralarek:
1. Zinegotziak hartu zuen erabaki pertsonala errespetatzen duela.
2. Talde politiko moduan, ETAren ekintzei ezetza politiko eta soziala ematea beharrezkoa ikusten duela eta horregatik, bat datorrela duela EUDELen idazkiarekin.
3. EB-Aralaren udal botoa izatea gure izango balu EUDELen idazki batek, salatzen den ekintza edo gertaerari presentzia nabarmena ematearekin batera, puntu hauek era batera edo bestera agertzea ezinbestekoa ikusten duela:
a) Euskal Herriak era baketsuan bizitzeko duen borondatea eta, bere etorkizun politikoa erabakitzeko duen eskubidea errespetatzen ez duten jarrera guztiak salatzen dituela.
b) Ekintza armatuen edo ekintza polizialen bidez, Giza Eskubideak urratzen dituzten ekintza eta estrategiak gaitzesten dituela.
c) Herritarrak bake-bideetan bakarrik oinarritutako lan politikoa suntsitzen duten indarkeriak arbuiatzen dituela.
Hiru puntu hauek gehituz EB-Aralarek bat egingo luke EUDELen idazkiarekin eta oraingoan Udal taldeen artean negoziatzea ezinbestekoa izan bada, etorkizunerako EB-Aralaren postura zein den agertu nahi dio Erakunde horri.
Idazki hau Udaleko EAJ, EAEri eta, EUDELeri bidaliko zaie eta, danonartean.org blog-ean argitaratuko da.
Larrabetzu 2009ko abuztuaren 12a
EB-Aralar