Eleizaldeko Elizaren ateak berjen bidez ixtea,
Danon Artean atalean argitaratua.
Eleizaldeko Elizaren ateak berjen bidez ixtea, hartu den erabakiaren inguruan, EB-Aralar+danon artean.en azalpena.
Martxoaren 26ko Udal Osoko Batzarrean EB-Aralarek adierazitakoa
Aldundiko Kultura Zuzendariak emana du behin behineko lizentzia itxidura horretarako. Ondorioz udal teknikariaren informazioaren arabera, Larrabetzuko Udala lizentzia ematera behartuta dago.
Hori horrela EB-Aralar-ek baizko botoa ematen dio itxidura horri baina baietzarekin batera kezka hauek agertu gura ditu.
- Elizaren aterpea eta ingurua, behar bada ez dira tokirik egokienak, etorkinak bere janariak prestatzeko lo egiteko eta garbiketa eta beste beharrizan batzuk egiteko.
- Etorkinak, euren egoera partikularrak eraginda toki bat izan dute orain arte, premiazko beharrizanak betetzeko eta, itxidurarekin teilatu barik gelditu daitezke. Euren egoerari konponbideren bat emateko, irtenbide bat, alternatiba bat aurkitu behar da etorkizunerako.
- Herriak era librean erabili du aterpe hori eta orain erabilera hori era berdinean bermatu behar da horretarako hartu behar diren neurriak hartuz.
El director de Cultura de la Diputación ha otorgado la licencia provisional para el mencionado cierre. Por lo tanto, según el informe del técnico municipal, el Ayuntamiento de Larrabetzu está obligado a otorgar la licencia.
Así las cosas, EB-Aralar votará favorablemente al mencionado cierre, pero junto con el voto favorable, quiere mostrar sus preocupaciones, que son las siguientes:
- El pórtico de la iglesia y su entorno quizá no sean los lugares más adecuados para que los inmigrantes preparen la comida, duerman, se aseen y realicen otras necesidades.
- Los inmigrantes, motivados por su situación particular, hasta ahora han tenido un lugar para cumplir sus necesidades más urgentes, y con el cierre podrían quedar sin refugio. Hay que encontrar alguna solución, alguna alternativa, para solucionar su situación en el futuro.
- El pueblo ha utilizado libremente dicho refugio y ahora se deberá garantizar dicho uso de la misma forma, tomando las medidas necesarias para ello.
Martxoaren 30ean, EB-Aralar-ek alkateari adierazitakoa.
26ko Plenoan EB-Aralar-ek baietza eman zuen, baimena onartua zuelako Bizkaiko Patrimonio bulegoak baina kezka handia dugu azken 10 urtetan aipagarri den arazorik sortu ez duten etorkinak aterpetik botatzea dela itxiduraren helburu nagusia uste dugulako.
Etorkinak. Ez dugu jokabide hau egokia ikusten eta hainbat gutxiago elizaren aldetik. Hitz egingo dugu Roberto apaizarekin arazo honi irtenbide bat topatzeko.
Alkateak neurri hau hartzea bidezkoa ikusten du, etorkinentzat hainbat zerbitzu daudelako lo egin dagian toki egokietan eta jantokiak ere badituzte.
EB-aralar-ek ez du berdin ikusten. Etorkin askok, bere lan edo pertsonal egoeragatik ez dute nora joan. Egunetako edo asteetako aterpea ez diote inork ematen. Ez dute beste biderik halako lekuak erabiltzea baino. Erropera edo produktuen salmentara dedikatzen diren hauek ez dute beste aterperik bidean aurkitzen dutena baino. Herrian nonbaiten aterpea, euren beharrizanak egiteko komuna eta garbitzeko lababoa non eta zein baldintzetan ipini behar diren aztertu egin behar da.
Ezin dira hostatu batera joan eta ez dago aterperik bi hilabete onartuko dituenik.
Aterpea herriarena be bada eta, orain arte moduan herriak gozatzeko behar diren baldintza guztiak bermatzeko erabakiak adostu behar dira.
Erromesak. Noiz behika erromesak erabiltzen dute ere aterpea. Aurrerantzean bide hori izango dutela pentzetan dugu.
Apirilaren 21ean Elkarrizketa marokoar etorkinekin
Etorkinekin, EB-Aralarek bere kabuz, beste Udal taldeekin aurretik kontatu gabe, hitz egitea txarto iruditu zaio EAEri. Ulertzen dugu euren haserrea. Berja jartzearen kontra eman zituzten ideiak hurrengo egunetan aztertu genituen eta dokumentua bera apirilaren 28an eskuratu genuen.
Dokumentu horretan ezetzaren defentsa on bat egiten dela uste dugu eta bat egiten dugu berarekin. Horregatik ez dugu argitaratuko etorkinekin izandako elkarrizketaren eduki dokumentua. Udala izan behar delako etorkinekin hitz egin behar duena eta akta altxatu. Abadeari bai bidali zaio ematen dituzten iritziak adierazgarriak direlako eta, etorkinen egoeraz eta jarrera duinaz ohartu dadin.
Elkarrizketa honek helburu bat zuen, etorkinei adieraztea, Udaleko alderdi txiki bat ginela, berjari baietza eman geniola baina eurek aterpean jarraitzeko eskubidea defendatuko genuela. Ordutik ia egunero gabiltza abadeari eta alkateari deitzen Udala eta parrokiaren arteko batzarra gauzatzeko.
Apirilaren 28an Hirigintza Batzordean banatutako idazkian
Hiru puntu:
1.Etorkinen egoera etorkizunean zein izango den.
2.Herritarrak aterpea erabiltzeko baldintzak, orain arteko berberak izan daitezen zelango erabakiak hartu behar diren.
3.Erromesak gutxitan bada ere, aterpea erabiltzeko izan duten erraztasuna zelan ziurtatuko den.
Apirilaren 30eko plenoan aurkeztu eta irakurritakoa.
EB-Aralar-ek martxoa 26ko plenoan, baietza eman zion Elizako aterpearen itxidura lizentzia eskaerari.
Erabaki hau hartu zuenean, bi arrazoi izan zituen kontuan:
1.Bizkaiko Ondasun Patrimonioak, bere baimena emana zuelako eta Hirigintza Batzordean, Udal teknikariek azaldu zutenez, baimen honen aurrean ezin zela ezetza eman eta beti ere arrazoiak ipini behar zirela.
2.Udalak, Abadea edo Parrokiarekin hitz egiteko konpromisoa hartu zuelako, aterpeak orain arte izan dituen erabilera guztiak zelan bermatu adosteko.
Plenoa eta gero, gaia aztertzen jarraitu du EB-Aralarek Martxoaren 30ean alkateari adierazi zion itxidura lizentziari buruzko erabakiak kezkatu egiten zuela eta herritarren, etorkinen eta erromesen erabilerak, praktikan ziurtatuko ote diren, zalantzak zituela.
Ondorioz, itxidura ez egitearen alde dago.
1. EAEk eman zituen arrazoiak eta, EB-Aralar-ek adierazi zituen kezkak funtsean bat datozelako, hau da, arrazoi urbanistikoak eta monumentalak kontuan hartzen diren moduan, arrazoi sozialak era berean hartu behar direlako.
2.Itxidurarekin orain arte aterpeak izan dituen herri eta giza erabilerak, praktikan era berdinean behar bada bermatu ezin izango direlako.
3.Hainbat urteetan, arazoak sortu barik, zabalik egon den aterpea zabalik jarraitzea nahi duelako.
Bidezkoa bada, hau eskatzen da:
1.Ateak jarri gabe arazo honi irtenbide bat topatzen saiatzeko, Abadea eta Udaletxearen arteko bilera bat egitea proposatzen da ahal bai arinen.
Maitzaren 11an eta 13an abadearekin
Telefonoz hitz egin berjari buruz, EB-Aralarek bere ezezko jarreraren berri emateko eta Udalarekin batzarra egin beharra adierazteko. Posta arruntaz, etorkinak adierazitakoa eta EB-Aralarek apirilaren 30ko plenoan aurkeztuko idazkiak bidaltzen zaizkio.
Hiru aste daramagu Abadea eta Parrokiarekin bilera jartzeko eskatuz, alkatearekin hitz egiten. Gaur maiatzaren 27an ez dugu oraindik martxoak 26ko plenoan Elizarekin bilera egiteko konpromisoa bete.
Iritzi aldaketaren arrazoia
- Berja jartzeak pribatutasun bidea zabaltzen duelako.
- 600 urte iraun duen gune publikoa, pribatutasunean erortzeko arrisku handia dagoelako.
- Orain arte, herritar guztiak izan dutelako giltza, gune hori askatasunez erabiltzeko eta etorkizunean, giltza, Elizak bakarrik izango duelako.
- Honetan bai badagoela damua, lizentziari baietza eman izana eta, abadea konbentzituz erabakia atzera botatzeko borondatea.
Xenofobiak eta arrazakeriak
EB-Aralarek beti izan du argi, etorkinak orain arteko egoera edo hobeagoa izaten jarraitu behar dutela. 26ko plenoan horrela adierazi zuen. Berjak jarri edo jarri ez, etorkinei irtenbide bat bilatu behar zaiela.
Hemen ez dago damurik plenoan emandako iritzi bera mantentzen duelako.
Zergatik egin ditu EB-Aralarek Alkatea, Abadea eta etorkinen aurrean gestio hauek.
- Martxoko plenoan eman zuen iritzia berraztertu eta aldatu egin duelako.
- Berak duelako interesa, iritzi aldaketa horren nondik norakoak Udal Taldeei, Elizari eta herritarrei emateko.
Arazo honek, etorkinen egoera kaskarra, begi bistan jarri digu
- Etorkinen egoeraren erantzukizuna ez bakarrik Elizarena, Udalarena delako batez ere (baina bertan bizi izan dira eta Elizak ezin du bere burua ezkutatu).
- Ontzat emango dugu orain arte 10 urtetan etorkinek aterpean izan dituzten baldintza hotz eta zerbitzu-gabeak? Zer egin aldatzeko?
Eliza eta Udalaren arteko bileraren edukia.
- Etorkinei teilatua ziurtatu eta kokapen duinagoa bilatu.
- Elizako aterpeak, orain arte izan duen erabilera ziurtatuko duen konpromisoa izenpetu.
Maiatzak 28
EB-Aralar + danonartean