Artxiboa
Larrabetzuko EB-Aralarrek Seguran, Larrabetzun eta Euskal Herriko hainbat herritan izan diren atxiloketa eta miaketen aurrean hau agertu nahi du:
• Eskubide zibil eta politikoak, herritar sektore guztien eskubidea izan behar dira, atzo eta gaur, han eta hemen. Ezin dira koiuntura politikoen arabera baztertu edo indarrean jarri, are gutxiago interes politiko eta elektoral partikularren arabera erabili.
• Giza eskubideen eta politika egiteko bide baketsuen aldarrikapen garbia eta orokorra, politikagintzako zutabe zentrala izan behar da.
• Indarkeria adierazpen guztiak eta mehatxu sistemen gaitzespena ezinbestekoa da herri lan baketsua eta emankorra egin nahi dugun guztiontzat.
Horregatik:
Seguran, Larrabetzun eta beste herri batzutan, Batasuna EAE-ANV sektoreari egiten ari zaion eraso poliziala gaitzesten dugu eta bereziki herrikoa den Joana ekarri nahi dugu gogora.