May
31

201 BOTO!

Hauteskundeak atalean argitaratua.

Eskerrak eman nahi ditugu parte hartu duzuen hautesle guztiei eta bereziki guri konfidantza eman diguzunei. Hain denbora gutxian martxan jarri den ekimen baterako, jaso dugun laguntza ikaragarria izan da. Benetan saiatuko gara gugan jarritako espektatibak erantzuten.

Hauteskundeen emaitzen analisi txiki bat egin nahi dugu.
Herriaren inplikazioa oso handia izan da, partaidetza %82aren ingurukoa izan da.
Larrabetzuko EB-Aralarrek atara dituen botoak hautesleen %17a suposatzen dute. Koalizioak Bizkaian izan duen emaitzen artean onenetariakoa izan da, Larrabetzutarren ia bostenaren konfidantza lortuz.
Azken hauteskundeekin alderatuta, PNV-k boto asko galdu ditu eta ANV-k zenbait irabazi. Honek Larrabetzuko udalerako panorama berri bat aurkezten du, Larrabetzuko EB-Aralar panorama hortan giltza izanik. Giltza hori zentzuz erabiltzen saiatuko gara.

Beste aldetik, Hauteskunde egunean bertan alderdi ezberdinetako pertsona esanguratsu bik istilu bat izan zuten. Halako gertaerak desagertu behar ziren betirako eta gure ustez autokritika publikoa merezi dute. Horren zai gelditzen gara.

4 Iruzkin

May
26

Aurkezpen Bilera

Danon Artean atalean argitaratua.

Mila Esker Etorri zareten guztioi.

 

 aukezp.jpg

 

Iruzkina bidali.

May
25

Anguleri Jauregia 20:00

Danon Artean atalean argitaratua.

Gaur arratsaldean, Anguleri Jaureagian, Larrabetzuko EB-B Aralar (danon artean) ezagutzeko aukera izango dozue, anima zaitez.

Esta tarde, en el palacio Anguleri, tendreis la oportunidad de conocer a EB-B Aralar de Larrabetzu (danon artean), animate.

Iruzkina bidali.

May
18

Aurkezpen Triptikoa

Danon Artean atalean argitaratua.

Aurkezpena
Gure kandidaturaren aurkezpena egin gura dautsuegu. Argazkiak eskuetan daukazuz, batzuk ezagunak egingo gautsuz eta beste batzuk ez hainbestian. Danok gara larrabetzuarrak. Gehienok ez gara egon alderdi baten, ez militante eta ez afiliatu. Orain sigla batzuen azpian ikusten bageituzu, arrazoi bigaitik da: bat, Larrabetzun beste pentsakera batzuk be badagozala erakustea; bestea, muga ideologiko eta muga fisikoen gainetik EB,B-A egiten dabilen ahalegin ideologikoa geure gustukoa izatea.

Alderdietan ibili ez garen arren, ardura politikoak, sindikalak edo komunitarioak izan doguz, bai. Eta ez gagoz ohituta gure aldeko botorik eskatzen, halan de guztiz be, horixe da orain egin behar doguna.

Emon botua Larrabetzuko Ezker Batua, Berdeak-Aralar kandidaturari eta eskerrik asko Larrabetzun ideia berriak aurkezten laguntzeagatik.

Osoa Irakurri         Leer presentación en castellano  

Iruzkina bidali.

May
15

Danon Artean

Danon Artean, Hauteskundeak atalean argitaratua.

Larrabetzuko EB-B Aralar

Iruzkina bidali.