Jun
25

Azkenean Abstentzioa

Hauteskundeak atalean argitaratua.

Heldu zen azkenean 16ko plenoa eta bide luzea egin ondoren gure zinegotziak abstenitu zen Alkatearen izendapenean. Jakin badakigu, hautesleen bileran ikusi zelako, gure hautesle batzuen nahia Tomas aldatzea zela; baina une horretararte egindako bidearekin koherente izanik hau izan da azkeneko erabakia.

Hala ere, azaldu nahi dugu zein izan den bide hori eta zeintzuk diren gure arrazoiak abstenitzeko:

Osoa Irakurri Euskeraz…           Leer completo en castellano…

10 Iruzkin

May
31

201 BOTO!

Hauteskundeak atalean argitaratua.

Eskerrak eman nahi ditugu parte hartu duzuen hautesle guztiei eta bereziki guri konfidantza eman diguzunei. Hain denbora gutxian martxan jarri den ekimen baterako, jaso dugun laguntza ikaragarria izan da. Benetan saiatuko gara gugan jarritako espektatibak erantzuten.

Hauteskundeen emaitzen analisi txiki bat egin nahi dugu.
Herriaren inplikazioa oso handia izan da, partaidetza %82aren ingurukoa izan da.
Larrabetzuko EB-Aralarrek atara dituen botoak hautesleen %17a suposatzen dute. Koalizioak Bizkaian izan duen emaitzen artean onenetariakoa izan da, Larrabetzutarren ia bostenaren konfidantza lortuz.
Azken hauteskundeekin alderatuta, PNV-k boto asko galdu ditu eta ANV-k zenbait irabazi. Honek Larrabetzuko udalerako panorama berri bat aurkezten du, Larrabetzuko EB-Aralar panorama hortan giltza izanik. Giltza hori zentzuz erabiltzen saiatuko gara.

Beste aldetik, Hauteskunde egunean bertan alderdi ezberdinetako pertsona esanguratsu bik istilu bat izan zuten. Halako gertaerak desagertu behar ziren betirako eta gure ustez autokritika publikoa merezi dute. Horren zai gelditzen gara.

4 Iruzkin

May
15

Danon Artean

Danon Artean, Hauteskundeak atalean argitaratua.

Larrabetzuko EB-B Aralar

Iruzkina bidali.